andoni egana
HITZ ETZANAK

Kontaketa

2021eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Animalia kontalaria da pertsona. Askok gozatu egiten du honako edo halako pasadizo kontatzen, eta kontalari trebe batek entzulearen belarriak erabat goza ditzake. Galtzen ari den joera da, ordea.

Joan den asteburua adibide ezin egokiagoa dela iruditzen zait. Elurra egin du ondroso, eta jendeak elurretara jo du trumilka. Ulertzekoa da egoera ezohikoaz gozatu nahi izatea. Hain ulertzekoa ez dena emaitza da: argazki eta bideo zaparrada beldurgarria. Ez dago ia ezer hitzez kontatu beharrik. Ikusi egin ditugu «ni belaunetarainoko elurretan», «ni, labaindu eta lurrean», «gu laino artean» eta «gu gurutzean». Eta kontatu beharrik ez dagoenez, mihia kamusten ari zaigu. Inork ez du hiperbolerik erabili beharrik; inork ez du konparaketa bat erabiliko; inork ez du kontatzerik komeni ez zaiona elipsi baten bidez mozorrotuko; inork ez du gezur txiki bat ere asmatuko… Gazteleraz ia nazka ematen duen «espectacular» esango dute gehienez, eta euskaraz, «oso, oso ondo», zenbat eta oso gehiago erabili, orduan eta asebeteago.

Elurretatik bueltan datorrenari aholkatzeko moduko ariketa iruditzen zait: etxeko epeletan Ahotsak-eko testigantzaren batzuk entzun. Kontatzearen eta entzutearen plazeraz jabetu. Sentitu, ikusterik izan ez duzunaren lilura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.