Onintza Enbeita.
BIRA

Etxea

2021eko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Emakume bat ikusten da bideoan, «nire etxea osten ari zara» esanez; palestinarra da. Emakume xumea, bere buruko pañelu fuksia eta guzti. Gizon bat ageri da haren aurrean; gaztea eta handia. Arrazoiketa sakonetarako astirik ez duen gizon israeldar bat: «Ez badizut nik osten, beste norbaitek ostuko dizu», erantzuten dio emakumeari. Bakarrik falta zaio esatea «nik gutxienez ez zaitut hilko! Nire lagunak badatoz, ikusiko duzu!». Ezinezkoa da emakume horren inpotentziarekin ez enpatizatzea; baina munduak beste lehentasun batzuk ditu. Gizon guztiak ez direla berdinak esaten zigutenek, israeldar guztiak ez direla berdinak esaten digute: judu guztiek ez dute Palestina desagerrarazi nahi. Bada, bideoak ez dio hori. Argi dago: edozein juduk daki inpunitate osoa duela palestinarrei gelditzen zaien apurra kentzeko. Are gehiago: edozein juduk daki hori egiten ez duena leloa dela, atzetik datorrenari aukerak ematen ari dela.

Munduak eskuak burura eraman ditu palestinarrek COVID-19aren kontrako txertoak jasotzeko dituzten zailtasunen aurrean. Hori ez da urteetako genozidio baten emaitza baino, ordea. Kendu zieten herria, ostu zieten lurra eta etxegabetzen dituzte etengabe: lasaitasun osoz, mundu guztiaren baimenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.