andoni egana
HITZ ETZANAK

Behiala

2021eko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Bi bertsolariri egin zien dei gai-jartzaileak mikrofonoetara. Bi belaunalditakoak. Gaztea bata, ez hain gaztea bestea. Eta eskatu zien, bakoitzak bere garaiari heldu, eta batak besteari ulertuko ez zituzketen kontuak esateko.Atzean nengoen ni, ez hain gaztea baino belaunaldi bat zaharragoa. Burua martxan jarri zitzaidan. Zer aipa niezaioke nik gazte bati, gure garaian oso ezagun izana eta orain berak nekez ulertuko lukeena? Publizitatean banuen helduleku bat: Qué gustirrini! edo Que te Fagorices erabat arrotz egingo litzaizkioke gazteari. Baita Fanderiako pentsuena ere. Marken norabidea ere har nezakeen: tabakoa, Jean; komuneko papera, Elefante; freskagarria, Schuss. Hor neuzkan zoruko sintasola eta sukalde-armairuen fornika ere...

Baina erabaki nuen gazte batek inoiz ulertuko ez zukeena José Luis Moreno eta ETBren arteko lotura zela. Kontatuko nion Moreno Miramongo egoitzan ibiltzen zela, kokotsa gora eta hortz-mamiak harro erakutsiz. Entre amigos programa ekoiztu eta aurkezten zuela, inguruan lagunak baino etsaiak gehiago zituen tipo hark. Euskara aitzineratzeko sortu eta sei-zazpi urtera horrela zebilela gure telebista publikoa. Ziur nago gazteak ez zukeela deus ulertuko. Baina ez dago gazte izan beharrik hori ez ulertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.