andoni egana
HITZ ETZANAK

Ahora

2021eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Aspalditxoko hauteskunde kanpaina batean, PPren lelo nagusia Ahora izan zen. Kanpaina diseinatu zuena ez zen jabetu euskaldunon begi-belarrientzat txiste egina eskaintzen ari zenik. Uneaz ari zen igorle erdalduna; jan-edateko garrantzitsua den leku fisikoa zetorkigun gogora mezua jaso genuen euskaldunoi. «Bereak eta besterenak irensteko prest daude horiek!»; «Harrapatutako dena, zost!»... Eman zuen leloak nahikoa zeresan.

Hizkuntzen arteko nahasketatik sor daitezkeen gaizki ulertu eta txisteen gaindi, leloak bazuen ezaugarri bat. Orain esanda, ez duzu deus esaten. Hozkailua edo ilarrak bezain arina da ideologikoki. Orain-ekin ez duzu inoiz bozkarik irabaziko. Ez galtzeko ere ez zela txarra erabakiko zuten. Baina Orain-ek beti uzten du zirrikitu bat zabalik. Edonori datorkio burura erantzuna. Orain? Zergatik orain, eta ez lehen? Zuk diozunean behar al du, hain justu?

Orain hura etorri zait gogora EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak, Andoni Ortuzarrek, autogobernuaz eztabaidatzeko une egokia dela hau esan duenean. Ondo. Ez zatekeen hobea une egokia hau dela esan izan balu. Eusko Legebiltzarra udazkenean omen da berriro gaiari heltzekoa. Zirrikitua. Zergatik da une hau egokia, eta ez zen egokia beste bat? Zergatik udazkenean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.