Onintza Enbeita.
BIRA

Isiltasuna

2021eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Corcuerak baditu gauza batzuk, nik dakidala: hil zen postari harena, bonba lehertu zitzaionarena». Hala esan omen zion Antoni Asuncionek Emilio Alonso Manglanori. Honen kezka nagusia izan zen ea horren berri jende askok ote zuen, baina Asuncionen arabera, «talde hark ondo funtzionatzen zuen zentzu horretan». Asunción 1993ko udazkenetik 1994ko udaberrira Espainiako Barne ministroa izan zen, eta Manglano CESIDen buru ibili zen 1981etik 1995era. Hil zuten postari hura: Jose Antonio Cardosa González, 22 urtekoa. Ildefonso Salazar HBko militantearentzat zen bonba hura, baina behar baino lehen leher egin zuen, eta mezularia erail.

Hiru hamarkada baino gehiago igaro eta gero, elkarrizketa hori argitaratu dute zenbait mediok. Manglanori buruz argitaratzekoak omen diren liburu baten harira filtratu da. Eta elkarrizketa argitaratu denean hiru hamarkadatan izandako isiltasuna nagusitu da gertaeren inguruan. Informatibo gutxi zabaldu ditu gaiak.

Kuriosoa da nola aitortzen diogun estatuari indarkeriaren erabilera. Gizarteak eskandalizatu gabe onartzen du estatuak, edozeinek, indarkeria erabili dezakeela. Indarkeria horren kontra indarkeria erabiltzen duenak, ordea, egiten duen guztia azaldu beharko du beti. Beti. Hemen eta munduko lekurik gehienetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.