Onintza Enbeita.
BIRA

Tranpa

2022ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Xingola marroiarekin larrituta dago mundua, baina pinuak lehen ere gaixotzen ziren. Duela mende laurden inguru gurean hainbat pinu hondatu ziren, eta administrazio publikoko teknikaria etorri zen kalteak kuantifikatzera. Behin kaltea monetarizatuta, landaketa berriez hitz egin zuten gure gurasoekin. Eta horrela, administrazio publikoaren gomendioz eta laguntzaz iritsi zen gure etxeko basoetara eukaliptoa. Orain hau esateak ez du ezertarako balio, baina ardurak hartzeko egia ere jakin behar da. Beti leporatzen zaie baserritarrei basoa negoziorako bakarrik erabiltzea edo fabriketan lan egin eta mendia errentabilizatzea. Ez da erabat justua. Baserritar asko fidatu egin ziren administrazio publikoaz eta egurra ateratzen zuten enpresez. Ez dut esango inozoak izan zirenik eta gehiagoko gabe engainatu zituztenik: fidatu egin zirela baino ez.

Bizimodua ateratzeko gutxienez 50 behi beharko zituztela esan zietenean fidatu ziren moduan. Orduan, esnearen prezioaren kontrola galdu zutenean ikusi zuten zein zen tranpa. Eukaliptoarekin ere antzera: basoak galdu direnean eta lur idorretan hanka ipini dutenean jabetu dira tranpaz. Ez baserritarrak bakarrik, ordea: hiritarrak ere basoari bizkarra emanda bizi izan dira, haren hutsaz jabetu diren arte. Ea ez garen beranduegi ohartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.