andoni egana
HITZ ETZANAK

Santu-santak

2022ko irailaren 30a
00:00
Entzun
San Migel eguna joan da. Bestelako aro batean sartu gara. Jairik jai lan egiten dugunok mugarritzat daukagu. Sanmigelak joatean hasten da gure agenda soilguneak azaltzen. Eta ez da oraingo eta bizimodu jakin baten kontua bakarrik. Garai batean alderantzizkoa gertatzen zitzaien basomutilei. Haiek lan gutxiago egiteko aukera izaten omen zuten maiatzeko santakrutzetatik iraileko santakrutzetara, hilabete horietan siestarako eskubidea onartzen baitzitzaien, eguerdi osteko eguzki galdatan lanean aritzea galgarri ere bazela eta.

Jaiez eta santu-santez pandemiak pare bat kontu erakutsi dizkigu. Bata da egutegian sona handiko santuen inguruan egokitzeak ez dakarrela onik. Sanferminik ez zela ospatuko iragartzearekin batera jausi dira sanjoanak, sanpelaioak, sanpedroak, sanmartzialak, sanbalentinak, karmenak, madalenak... Santu ospetsuetatik urrunago dabiltzan santu-santek zirrikituren bat errazago topatu ahal izan dute jaiak burutzeko.

Bestea, jai zaleek eta jai zale ez direnek desberdin zenbatzeko ohitura dutela. «Hiru urte santixabelik gabe», botako du festazaleak. «Bi urte», erantzungo dio festazale ez denak. «Baina hiru dira egin ez direla». «Baina bat lehen ere ematen zen, berez». Eta eztabaida amaiezinean segituko dute...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.