andoni egana
HITZ ETZANAK

Hatza

2022ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Baikortasuna hedatzen duen norbait inguruan izatea sekulako zortea da.Aurrez aurre egokitu izan garenean edo irrati-telebistaz entzun izan dudanean, lesio bat medio pilota profesionala uztera doan Andoni Aretxabaleta pilotaria horietako bat dela iruditu izan zait beti. Berak ere hala aitortzen du berripaper honi eskainitako elkarrizketan: «Gauza txarrei baino gehiago onei erreparatzen diet. Gutxitan ibiltzen naiz burumakur, eta horri esker da».

Ez da hori pertsonok gehienetan darabilgun jarrera. Inork ez dizu aitortuko zoriontsu denik senideekin haserrealdirik izan ez duelako; baina senideren batekin haserrealdia izan duenak bere zorigaitzaren berri emango dizu. Bi zango ditugunok ez dugu gure poza lau haizeetara zabaltzen; bat falta bazaigu, ordea, gure desditxa zenbatekoa den edonori kontatuko diogu. Ez dugu zorionik sentitzen autobidean auto-pilaketarik aurkitzen ez dugun egunean; auto-pilaketa batekin topo egiten dugunean, aitzitik, gure ernegazioak ez du mugarik izango... Maitasunak ez gaitu zorioneko egiten; maitasun galduak edo ahulduak bai zoritxarreko.

Horrelakoak gara, nonbait. Onari erreparatu ez, eta txarra azpimarratzeko joera dugu. Ez da Aretxabaletaren kasua. Etorkizunaz galdetu, eta hatsari begiratzen dio, ez hatzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.