Onintza Enbeita.
BIRA

Salaketa

2018ko urriaren 11
00:00
Entzun
Arnasarik gabe utzi gintuen berriari buelta eman, ahaldundu eta elkartu egin dira: salatu egingo dute bere erreferentzialtasuna erabilita biluzik jarrarazi zituen gizona. Berdin du argazkiak, bideoak edo dena delako aitzakia izan: hainbat neska biluzik jarrarazten saiatu zen bere boterea erabilita. Ez dakit pozak, esperantzak edo zerk eraginda, baina negar egin dut emakume horien guztien argazkia ikusi dudanean, salaketa jarri dutela esanez. Ez diot, hala ere, beste munduko oihartzunik ikusi oraindik sare sozialetan.

Ezker Abertzaleak eta Piratek Varela euren eremuetatik kanporatu zutenean haren izena eskatzen zutenak isilik daude. Ez dakit norbait esanguratsuagoa espero zuten edo ahaldundutako emakumeak ez zaizkien interesatzen edo ni hau idazten ari naizenean oraindik berria ez dakiten. Haiei buruz apenas dakidan ezer, baina emakume horiek guztiek niregan sortu duten indarra handia dena badakit.

Arrazoia daukazue, neskak: ez da hau jasan duzuen lehen erasoa izan, eta zoritxarrez azkena ere ez da izango. Besteok ere ez gaude salbu. Denok makurrarazi gaituzte modu batera edo bestera, eta gero, isilarazi egin nahi izan gaituzte. Baina asko gara, eta beldurra galtzen ari gara zuen moduko neska ahaldunduei esker. Bejondeizuela! Zuetaz eta zuekin harro gaude!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.