Onintza Enbeita.
BIRA

Ispilua

2020ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Geure ederra miresteko, edo ederra ez dena dotoretzeko egoten gara ispiluaren aurrean. Gero, baina, ez gara kapaz besteengan ikusten ditugun gauzak geuregan errekonozitzeko. Ondoan dugun jendearengan daude askotan ispilurik zintzoenak, baina ez digute balio. Eta horrela bizitza guztian eskean daukazun jendeak esaten dizu ezetz esaten ikasi egin behar duzula. Eta zuretzako denbora hartzeko esaten dizuna haserretu egingo da egunero bidaltzen dizkizun 1.234 mezuak ez dituzulako irakurtzen. Bost axola haiek irakurtzeko behar duzun denbora ere zeurea izatea. Eta hamasei urte zituenetik gizon bakarrarekin larrutan egin duen lagunak esango dizu zorte txarra izan duzula maitasunean. Eta mila aldiz banatu eta elkartu ari den bikote heterosexual ezkonduak azalduko dizu zein zaila den zu bizi zaren harremanean bizitzea. Eta egundo kilo bat sobera izan ez duenak esango dizu zer egin behar duzun argaltzeko. Eta sekula bidetik atera ez denak esango dizu nola derrapatu.

Gauza bat esango dizuet: badakit akats horiek eta askoz gehiago ditudala. Badakit gauza asko beste modu batera egin beharko nituzkeela. Baina ez naiz bakarra. Niregan edo beste edonorengan ikusten duzuena bilatu ezazue zeuen barruan. Mesede handia egingo diguzue zuen aholkuekin itotzen ari garen guztioi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.