Onintza Enbeita.
BIRA

Pikutara

2020ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Neu bezala beti berandu ibiltzen den baten zain nengoen kotxean. Ni baino hiru kotxe aurrerago aparkatutako kotxe bateko maletategia irekita zegoen. Neska gazte bi etorri ziren, eta arropak atera zituzten maletategiko poltsetatik. Elkarri argazkiak egin zizkieten errepide ondoko belardian. Berriz ireki zituzten poltsak: arropak aldatu, eta argazkiak ateratzeari ekin zieten berriz. Minigona, txaketa, sandaliak, botak, orain burua alde honetara, orain belaun bat aurrera, orain eskua ilera... litekeena da eskolarako lan bat egiten egon izana, baina ez dut uste.

Mundua aldatu egin da. Borobilean eseri eta «muxua, ausardia edo egia» aukeratzetik, pantaila bitarteko dela ligatzera pasatu gara. Kinitoak bota bitartean, izan nahi genuenarekin amets egiten genuen: emakume autonomo (soldata propioduna), irakasle, ile apaintzaile, arkitekto... orain influencer izatearekin amets egiten omen dute nerabeek. Besterik gabe, jendeak norberari jarrai diezaiola gura ei dute.

Tristezia sartu zitzaidan. Besteen begietan like edo atsegin dut bat bilatze hori ezaguna egin zitzaidan; ezaguna zait. Hori ez da aldatu. Dotore eta argal egoteko presioari eutsi egin dio pantailak, korroak bezain zorrotz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.