Onintza Enbeita.
BIRA

Arrakala

2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Nik beti esan diot ez direla kanpotarrak gobernuz kanpoko erakundeetan janari eske dabiltzan guztiak. Berton ere bada hilabetea luze egiten zaionik. Egia da ez dakigula nortzuk joaten diren elikagai bankura eta gure inguru pribilegiatuetan ez dela hain kasu larririk azaleratzen, baina egotez, asko daude egoera gorrian. Ez zidan arrazoirik eman nahi izaten lehen, baina azkenaldian larrituta dago. Bere herriko zaintza sarean dabil pandemia garaiotan, eta normalean ikusi nahi izaten ez duguna ikusi du: eskolak itxi zirenetik ganorazko jatordurik egin gabeko umeak, fakturak ordaindu ezinda bizi diren pentsiodunak, langabezian geratu berri den jendetza... «eta hori dena, hemen, gure muturren aurrean», esaten dit behin eta berriro.

Kontua da guk ez dugula berton gertatzen den guztia ikusten. Gutxiago orain, muturren aurrean maskara jarri digutenean: han amaitzen da gure mundua.

Bitartean, dutenen eta ez dutenen arteko arrakala soziala handituz doa. Eta ez dutenen aldean gero eta jende gehiago bizi da. Eta koronabirusa aitzakia ederra izaten ari da lehendik asko zutenei zakua puzteko. Eta segurtasunaren izenean eskubideak moztu dizkigute. Eta arrakalen lekuan amildegiak sortuko dizkigute gure kezka bakarra albokoak txakurra zenbat aldiz atera ote duen den bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.