Onintza Enbeita.
BIRA

Historia

2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Eskolan irakatsi ziguten, urteak aurrera egin ahala, historia berritu egiten dela. Hau da: umetan ulertu genuenez, gertaera historikoak ez dira errepikatzen txarrak badira, munduak aurrera egiten du. Urteetan sartu ahala, ordea, ez daukat hain garbi. Esate baterako, euskararen normalizazioaren historia ez da lineala. Ezta feminismoarena ere. Kapitalismoaren kontra egiteak ere ez gaitu lerro bakarrean jarri. Bistan dago edozein momentutan eskubideak galtzen ditugula: gutxien espero dugunean atzera egiten dugula. Beraz, gure historia ez da lineala, edo gurean linealak atzera zein aurrera joateko aukera dagoela esan nahi du.

Eta gero daude historia zirkularrak; hau da, munduak bueltaka diharduenez, tartean behin itzultzen diren gauzak. Moda kontuekin askotan gertatzen den zerbait da. Orain pentsatzen dugu duela hamar urte janzten genituen prakak itsusiak direla, baina halako batean, ez dakit ze modelo agertzen bada ilea 80ko hamarkadan bezain kardatuta, mundu guztiak kopiatuko dio look-a.

Eta horrela, modarekin zerikusirik ez daukan arren, Beasainen argi gelditu da akelarreak bueltatzearekin batera bueltatu dela inkisizioa ere. Horri gauzak loreontzitik ateratzeko ohitura hedatu hau gehituta, historia ez dakit, baina zalaparta historikoa egingo dugu,
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.