Onintza Enbeita.
BIRA

Ekologikoa

2021eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Ez omen dira hemengoak. Paperak dio indabak direla, eta hemen, edozein herritan ereiten dira. Berak saltzen dituenak Argentinatik ekarrita ei daude. Ulertzeko zaila baino zailagoa egin zait kontua, azalpenaren bigarren zatia entzun dudanera arte: merkeagoa da babarrunak Argentinatik ekartzea hemen hurbilekoak erostea baino. Ez dauka zentzurik. Gutxiago, poltsak Eko jartzen duela ikusita, etiketa berde dotorean. Bistan dago petroleo kontsumoa ez dutela kontuan hartu etiketa jartzerakoan. Antzera gertatzen da sojarekin, animalientzako zenbait pentsurekin... etiketa dotoreak jartzen dizkiete produktuei, baina funtsean, kasu askotan, hortxe dago merkatua.

Pentsatzen dut ekologiak bertokoaren aldera jarri behar duela balantza. Lurretik platerera zenbat eta kilometro gutxiago egiten duen jaten dugun horrek, hobeto. Horrek ez du esan nahi hemen ekoizten den guztia ona denik: pedagogia asko falta da. Eta konpromisoa ere bai: bai pertsonala eta bai instituzioena.

Gogoratzen naiz nola esan zidan baserritar batek ekoizpen ekologikoa ez zela hain zaila: «dirua baldin baduzu, eta telefono bat, laster ekartzen dizute behar duzun guztia». Ez dezagun dena inoren esku utzi. Egin dezagun eredu bat, geurea. Ekologikoa eta logikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.