gorka julio
IRLEN SAREA

Web3

2022ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Fededunarentzat, web3a Interneten eta, agian, jendartearen antolaketaren hurrengo fasea izango da. Web 1.0a protokolo ireki deszentralizatuen garaia izan zen, baina informazioa web estatikoen bidez irakurri eta erakutsi mugatzen zen ia. Web 2.0a birzentralizazioaren aroa da, datuak partekatzeko eta elkarreraginean aritzeko aukera handiekin, baina plataforma korporatibo itxien zerbitzuei lotuta. Web3ak mundua kontrol monopolistiko horretatik askatzeko ideia duela esan ohi da, baina benetan start-up-ak, arrisku-kapitalistak eta Silicon Valleyko handiek nagusitasun teknologikoa ez galtzeko marka bat dirudi.

Web3a, sharing economy edo hodeia hitzek bezala, abstrakzio erakargarri bat izan nahi du. Blockchain teknologian oinarrituta dago, datuak gordetzeko aukera ematen duen sare banatu bat da eta kriptomonetak etaNFTengatik ezaguna da orain. Web3ren proiekturik handiena, baina, Metabertsoa izan daiteke.

Teknologia banatuak aspalditik daude. Web 1.0a izan zen berez sare banatuak sortzeko aukera eman zuen lehena. Web 2.0an jaio ziren zenbait teknologiak aukera gehiago eskaini dituzte, sare banatuetan eta deszentralizatuetan sakontzeko. Horrela jaio dira fedibertsoa osatzen duten teknologia guztiak (Oauth, AcivityPub, REST Api-ak) edo BitTorrent, Tor sarea, IPFS... horien artean bat gehiago da blockchain. Teknologia bat, teknologikoki banatua edo deszentralizatua izateagatik ez da libre izango, kapitalak atxiki dezakeen bitartean; oparoa izan zitekeena mugatzen da horrela. Laster ikusi ahalko dugu «lur digitalaren» gaineko espekulazio urbanistikoa edo objektu digital garestien salerosketa.

Pena da, birtualitateak mundu berriak sortzeko aukera emango bailuke; eskasia artifizialaren aurrean, oparotasun logikak probatu; itxia dena, ireki bihurtu; askatasun hedatzaile izan eta ez mugatzaile; datuak eta erabakiak jendearen esku jarri, korporazioen eta kapitalaren esku utzi beharrean. Ustezko web3a askatzailea izango bada, liberalismotik ere askatu beharko du, merkatu kapitalistarentzako esfera berri bat izango ez bada. Ezinbestean, hacker kulturari atxikitzen gatzaizkion langile, militante, ekintzaile eta datu-sortzaile guztiak web3a baino, web3 aske baterantz —aurreko interakzioetatik askatzailea dena jasoz— bultzatu beharko dugu hurrengo urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.