Onintza Enbeita.
BIRA

Feminaziak

2022ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Mai Garderen muralari mokoiloak egin dizkiote: svastika bi, feminazi eta puta. Gustu txarreko ekintza izatetik harantzago, feminazi hitzaren erabilerak eta intentzioak kezkatu egiten naute. Komunismoa diktadurarekin alderatzea bezain larria iruditzen zait feminismoa nazismoarekin alderatzea: batez ere, bai bata eta bai bestea intentzio jakin batetik egiten direlako. Feminismoak sistema kapitalistaren eta munduaren antolaketa ekonomiko basatiaren kontra ari diren sektore asko biltzen ditu bere baitan, edo haiekin bat egiten du bere eguneroko praktiketan. Gainera, ez du inor hiltzen.

Patriarkatuari eta matxismoari, ordea, ederto batean datorkie kapitalismoa, eta alderantziz. Gizonak eta andreak bereiztea ona da dirua egiten jarraitu nahi dutenentzat: gizonak esplotatzen dituzte lan merkatuan eta emakumeak leku guztietan. Kapitalismoari emakumeengandik interesatzen zaion bakarra da lan-esku merkeaz erditu daitezkeela, eta patriarkatuari horrek balio dio, gizonek noren gainean agindu eta plantxa nork egin izaten duten bitartean. Beraz, askoz ere termino errealagoa litzateke matxinazi, edo gizonazi, edo kapinazi, edo patriarnazi. Supremazismoarekin, gizonenarekin, erabatlotutako praktikak direlako, eta, esperientziak erakutsi digun moduan, hil egiten gaituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.