andoni egana
HITZ ETZANAK

Barrabas

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Jo eta ma geratu nintzen. Badakit guztiok dugula ingurukoak babesteko joera baina... Iruñeko bortxaketari buruzko epaiketa hasi zelarik, telebista kamerak sartu zituzten epaituriko baten auzoan. Gazte bati galdetu zioten epaituari buruz zein iritzi zuen. Eta gizon arrunta zela esan zuen. Ez zela hedabideek aurkeztu ziguten munstroa. Ez zuela beste mundukorik ezer egin. Azken batean ez zela «barrabaskeria» bat besterik izan. Hitz horixe erabili zuen gazteleraz.

Barrabas egiatan izan zen edo parabola hutsa den ez dakit. Ez dakit zen bide-lapurra, hiltzailea, edo aginte publikoaren aurka matxinatu zelako zeukaten kartzelan. Gurutziltzatu egin behar omen zuten. Jesukristo ziega eta egoera bertsuan zegoen. Eta Pontzio Pilatok biak atera omen zituen jendaurrera eta galdetu bietan zeini salbatu nahi zion bizia herriak. Herriak «Barrabas!» egin zuen oihu. Epaia emana zegoen.

Orain juezek epaitzen dute. Eta ez dakit hobea den. Azken batean, zenbateko zigorra merezi duten da gutxienekoa. Egin zutenaren izaera da epaileek argi utzi behar luketena. Eta bortxaketa izan zen, elkarri zenbateraino ar diren erakutsi nahian bizi diren piztiek burutua. Epaileek, ordea, barrabaskeria hutsa izan zela eman dute aditzera. Eta hori ez dago onartzerik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.