andoni egana
HITZ ETZANAK

Zintz egin

2018ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Egiten duguna gara, ez esaten duguna. Gehien-gehienok bat etortzeko moduko esaldia dela iruditzen zait.

Jendarte anpuloso honetan, ordea, esan eta esan aritzen gara egin eta egin baino maizago. Eta horren froga, ez aski zientifikoa segur aski, letorke bi esamolde ia hoskideak alderatzetik: «zin egin» eta «zintz egin», esaterako. Zenbat aldiz esan, entzun edo irakurtzen dugu bata eta zenbat aldiz bestea? «Zin egin» hitzetik hortzera entzungo dugu, pertsona arrunt edo ez hain arrunten ahotan; «zintz egin» entzun ez dudala urteak dira, akaso ume-jendearengandik urrun nabilelako azken boladan. Hitzen erabileraren maiztasunari begiratuz gero, pentsa liteke eguna zin eginez ematen dugula eta zintz aldiz ez dugula ia inoiz egiten. Eta errealitateak juxtu kontrakoa dio. Ehunka aldiz egingo dugu zintz behin zin egiterako. Egiten ez duguna esaten dugu eta egiten duguna ez dugu esaten.

Horrelakoak gara. Gauza handiak atsegin ditugu. Baita hitz kontuetan ere. Handikeriaren aurkako txerto gisara honakoa proposatzen dizuet: «zin» sumatzen duzuen leku guztietan «zintz» ipintzea. Efektu sendagarria lortzen du. «Zintz dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan eta...». «Jainkoaren eta gizartearen aurrean, apal-apal, zintz dagit...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.