andoni egana
HITZ ETZANAK

Mundua

2018ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Ezagutu nahia, jakin-mina zen oinarria orduan ere. Baina badut susmoa ezagutu genituenean galbahe estu samarrarekin aritu ginela. Entzuten genituen eta benetan zenbat inprobisatzen ari ziren neurtu nahian bezala aritzen ginen. Geure buruarekin alderatzen genituen eta horixe da hain zuzen norbait benetan ezagutu nahi duzularik egin zenezakeen okerrena.

Joan dira hogeitaka urte ordutik, eta kantu inprobisatuan aritzen diren kanpotarrekiko begirada aldatuz joan garela esango nuke. Hasi gara ulertzen bakoitza kultur tradizio desberdin batetik datorrela; usadio-sormen orekakez direla berdinak kasu guztietan; hizkuntza gutxitu batean aritu edo hizkuntza indartsu batean jardun, alde handia dagoela... Alderatzeari utzi eta harremanaz gozatzera pasatu ginen. Onerako. Alderatzeari uztean hasten baita ikasten.

Aste honetan berriz ere gurean izango ditugu. Emakume argentinar bat, beste bat kubatarra... Inprobisatzaileak. Hirurogeiko hamarraldian jokatu zen txapelketa haietako bati «Campeonato mundial de bertsolaris» jarri zioten izenburu. Ez dakit geure burua handi edo mundua txiki ikusten genuen. Bakanak izatea gaizki ez zegoela baina bakarrak izateak grazia handiegirik ez zigula egiten aitortzetik abiatu ginen. Eta bagoaz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.