andoni egana
HITZ ETZANAK

Zerrenda

2018ko urriaren 11
00:00
Entzun
Quisiera ser alcalde, Donostiakua...» pentsatuko zuen batek baino gehiagok joan zen astean, alkateek urtean kobratzen dutena argitara eman zen unean. Askori Madril, Bartzelona edo Bilboko alkate izatea ere tentagarri irudituko zitzaion...

Ez zitzaizkidan hotzikara sortzeko moduko diru kopuruak iruditu, betiere bestelako jarduera batzuetan mugitzen den dirutza aintzat hartuta. Esan dezagun egia, diru kontuan gezurra esatea oso joera sustraitua da gurean eta. Entzun izan dut jendea marmarrean eta gaizki esaka besteren baten soldata izugarritzat joz... berea adinakoxea zela jakinean ni, eta nonbait, oharkabean bera. Eta ez zuen gaiztora egiten, ohituraren ohituraz baizik. Ia sanoagoa iruditzen zait orain Estatu Batuetako ohitura, non elkar ezagutu eta denbora gutxira esango dizuten zenbat irabazten duen bakoitzak eta galdetuko dizuten zure irabaziez, hemen bigarren deitura zein duzun galdetzen duenaren xalotasunez.

Gainera, gehien kobratzen duten alkateen zerrenda zen argitara eman zutena. Gustura ikusiko nukeen hutsaren hurrena kobratuz edo musu truk ari diren herri txikietako alkateena ere, beti marmarrean ari denak bestelako ispilurik izan zezan. Ez da oro diruzaletasun kontu publikoetara emanen artean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.