Onintza Enbeita.
BIRA

Hildakoak

2018ko urriaren 31
00:00
Entzun
Kristauak heldu baino lehenagotik bagaude hemen, nola da posible heriotzari lotutako erritu kristauak izatea nagusi gurean? Orain ari gara asmatzen elizkizunik gabeko hiletak nola egin, zin izenekin deitu egiten ari garenari, nola agurtu, non elkartu maite ditugunak agurtzeko. Seguruenetik asmatzen ari garena baino erritu interesgarriagoak izango dira gure historian, baina betirako galdu zirenak ere auskalo zenbat diren.

Gaur Halloween gaua da. Duela gutxira arte Ipar Ameriketan asmatutako jai txolin bat zela uste genuen: gai konkretu bati lotutako mozorro festa antzerako bat. Baina etorri zen ahotsak.eus, eta hasi ginen entzuten hemen ere badaudela kalabazei eta hildakoei lotutako zenbait ohitura.

Eta eskolatik umeek ekartzen zituzten marrazkiekin larritutako guraso zein izeba euskaldunok lasaitzen hasi ginen. Agian, gure umeak ez ziren amerikanizatu, bazeramaten zerbait barruan gu baino lehenagotik zetorrena. Ez gaitezen erlaxa, baina. Segi dezagun arakatzen, ikasten eta ulertzen heriotza gauza naturala zenean jendea nola bizi zen.

Ez baita horren larria gaur gauean hildakoak gure artean izango direla pentsatzea. Nahiz eta hori ezinezkoa dela jakin, nahiz eta betirako joan direla ulertu, momentu batez arnastu dezagun hemen egon zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.