andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskuak

2019ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Asmakizun gisara ere jar daiteke: zer da, laurogei urte dituzten gizonezkoak hirurogeirekin eta bi eskurekin hartzen hasi zirena; hirurogei dituztenek hogeita hamarrekin esku bakarraz eta orain bi eskuz gidatzen dutena; eta hogeita hamar dituztenek, zuzenean bi eskuz hartzen dutena? Erantzuna: ume-kotxea.

Huskeria diruditenek esanahi handia izaten dute askotan. Orain laurogei urte dituen gizonezkoak ez zuen, salbuespenak salbuespen, seme-alaben ume-kotxerik hartu ere egiten. Hirurogeirekin hasi zen, bilobak izan zituenean. Eta orduan, bi eskuz heldu zion, konplexuak galduta zegoelako eta ez zelako bere buruaz gehiegi fio. Orain hirurogei urte dituen gizonezkoak hogeita hamarrekin heldu zion seme-alaben kotxeari. Baina aski berria zen kontua, eta esku bakarraz gidatzen zuen, ezaxola plantak eginez, lan nimiño hartarako ahalmena sobera zuela adierazi nahian edo berari maiz ez zegokion lan hartan behin-behinekoa zela azaltzeko asmoz. Orain baditu hirurogei urte eta bi eskuz heltzen dio, badaezpada, umeak, izan ere, ez baitira bereak. Orain hogeita hamar dituztenak bi eskuz eta sarri aritzen dira umea paseatzen...

Guraso baimen guztiak hamasei asteko bihurtu nahi ditu Jaurlaritzak udazken honetarako. Balkoiko behatzaile hau bat dator.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.