andoni egana
HITZ ETZANAK

Alderatu

2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Ez dut gogoan zehazki. Hiru bertso izango ziren. Hartara ohituak gaudelako eta hirukoa beti delako sekuentzia bat zuzeneko emanaldietan funtzionatzen duena, igortzailearentzat zein jasotzailearentzat, bi gutxitxo eta lau gehitxo.

Hemezortzi urte joan dira, eta tximista-gau malapartatu batek ostu zidan informazioaren artean galduko zen hura ere. Lainoan egon ordez, laino artean galduak egongo dira hiru bertso haiek. Baionan amaitu zen Korrika eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea omendu zuten. Horregatik egokitu zitzaidan ohorea. Lekukoan zihoazen hiru bertsoak, eta euri erauntsi etengabea zar-zar-zar, paperak mela-mela eginda bukatu zuela dut gogoan. Ariketa polita litzateke orduan zer idatzi nuen asmatzen ahalegintzea. Eta egun idatziko nukeenarekin alderatzea... Eta bi diskurtsoen arteko aldeen arrazoiak xehetzea.

Orduan ere euskara zabaldu nahia izango zen oinarri. Baina ez dakit euskara ikasteak doan behar lukeela azpimarratzen genuen; ez dakit zehazki administrazioekiko zenbateko kriki-krakak zituzten herri-ekimenetik sorturiko taldeek garai hartan; ez dakit klika kontzeptua ulertu ere egingo zatekeen orduan, baina bai ahobizi eta belarriprest pentsatu gabe geneuzkala. Bagoaz. Bagabiltza. Korrika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.