andoni egana
HITZ ETZANAK

Ahulenak

2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Duela urtebete esan zuen Jaime Mayor Orejak lege berriari buruzko eztabaidaren prestakuntza jardunaldietara Diputatuen Kongresura gonbidatu zuten egunean: «Azken batean, ahulenaren aurkako zerbait da beti eutanasia».

Gogora etorri zitzaidan erlijioak orain baino indar handiagoa zuen garai batean zabaldu zen esaldia: «Kontua ez da hil ondoren bizitzarik baden, hil aurretik baden baizik». Nolabait definitzen hasita, xelebrea iruditu zitzaidan ahulenez noiz eta haien heriotza orduan akordatzea politikari ezaguna. Ahulenez hainbesteko kezka badu, akorda zitekeen ume eta nerabe zirela heziketa publiko eta ona eskaintzeko garaian, gazte zirela independizatu ahal izateko moduko etxebizitza eskura jartzeko orduan, lan baldintza duinak izan zitzaten bizitzaren trontzogunean eta pentsio duinak behin lanetik erretiratzean.

Iritsiko da eutanasiari buruzko legea. Batzuentzat berandu. Besteren bizimoduak hain gutxi eta inoren biziak hainbeste ardura diela dioten horien erantzukizuna da berandutu izana. Eta bitartean, maitasuna eta begirunea baino azaldu ez duen jendea kartzela mehatxupean. Ahulenak horiek dira. Berdinduko gaituen legerik ez eta berdinduko gaituen lurrari buruzko erabakiak hartu beharrean aurkitu direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.