HEMEROTEKA

Protestak ez dira Trumpen aurkakoak soilik: ordezkatzen duenaren aurkakoak ere badira

Owen Jones - 'The Guardian'

2019ko ekainak 5
[...] Manifestariak asteartean Trafalgar Squaren elkartzen direnean, haien afixak josita egongo dira Trumpek egindakoen aurkako mezuz, jakina. «Aluei heldu zale» misoginoa, neonaziak eta zuri supremazistak «jende zintzotzat» jotzen dituen gizona, eskuin muturreko elkarte britainiar batek musulmanen aurka eginiko propaganda birtxiotu duena, musulmanak Estatu Batuetan sartzea debeka dezatela eskatu duena, eta, gero, legeak utzi dion heinean, Estatu Batuetako mugan haurrak gurasoengandik banatzen dituen gizona. Baina protestak ez dira izango Trump izeneko gizonaren kontrakoak bakarrik: hark ordezkatzen duen guztiaren aurkakoak ere izango dira.

[...] Eskuin muturra, Trumpek zuzenean sustatutako eta goratutako hori, gorabidean da Brasildik hasi eta Hungariaraino, Espainiatik hasi eta Suediaraino. Gure herrialdean, brexit-aren aldeko eskuin muturreko alderdia ere hazten ari da: asteburu honetan, haren lider nagusietako batek, Ann Widdecombek, iradoki du «zientziak erantzun bat eman» dezakeela gay izateari buruz, agerian utzita nola alderdi politiko hori mehatxua egiten ari den gutxiengoen eskubideei buruzko eztabaidak irekitzeko, nahiz eta eskubide horiek, itxuraz, berme sendoz ezarri ziren aspaldi. Musulmanen kontrako intolerantzia, Trumpek hain modu zabarrean erakutsia, mendebalde osoan zabaltzen ari da: gure herrialdean bertan, tory-ek barru-barruraino sartua dute islamofobia, eta gure hedabide askok sustatu eta bultzatu egiten dute jokaera hori. [...]

Protestak trumpismoari buruzkoak izango dira: pizten ari den eskuin mutur globalari aurre egiteko, emakumeen eta gutxiengoen eskubideak defendatzeko, klima larrialdiari aurre egiteko, gerra mehatxuen aurka egiteko, Osasun Zerbitzua (NHS) deuseztatzeko saioari aurre egiteko eta hainbeste borrokatuz lorturiko gure eskubideak eta askatasunak defendatzeko. Trumpek asteazkenerako alde egingo du gure kostaldetik: zoritxarrez, geure trumpismoak hementxe segituko du, eta haren aurkako borrokan segitu beharko dugu hurrengo hilabeteetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna