andoni egana
HITZ ETZANAK

Hiltzailea

2019ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Mahaiaren jiran ordu asko ematen ditugunok denetik esan eta entzuten dugu. Urteetan luzatu da Pablo Ibarren kasua, eta denetik iritsi da belarriotara, garai batean zein bestean, mahai oparo nahiz ez hain oparoetan. Heriotza zigorraren aurka zalantzarik gabe eta nabarmen mintzo izan da zenbait; gizonaren jatorria aintzat harturik segur aski errugabea dela entzun diot beste zenbaiti; kontrako arrazoia ere entzun izan dut, alegia, sustraiak non dituen jakinda errudun izateko aukera handiak dituela, eta horrelakoei egin behar zaiela hartu hesola bat eta...

Azken boladan ez da beste garai batzuetan izan zen adinako albiste uholderik kartzelatuaren inguruan. Aise jotzen dugu bakoitzak geurera. Erraz irensten gaitu egunerokotasunaren abiadurak.

Baina, hara non bila ibili gabe aurkitu berri dudan bertso-jarri sorta bat, galdu-gordean neukana. Duela hamarren bat urteko bertsoak izan daitezke. Ez dakit norenak diren. Han neuzkan paperen artean. Hiltzera kondenatua dute izenburu, eta zortziko zaharreko neurrikoak dira, Xabier Amurizaren Gai horrek badu mamia doinuan kantatzekoak. Azken bertsoaren bukaera bezain borobilik gutxitan irakurri izan dut: «... hiltzailea hiltzen duen gizartea zer da ba, gizartea hiltzen duen hiltzailea ez bada?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.