andoni egana
HITZ ETZANAK

Txanponak

2020ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Sarritan entzun izan dugu txanponak bi alde dituela. Baina bi esanahi ere badituela ikasi berri dut, non eta Tolosan, zertan eta Ihauterietan parrandan nenbilela.

Kale-kantoiko eskale edo musikariarentzat txanpon asko biltzeak egun ona izan duela adierazten du. Kapela bete txanpon itzuli bada etxera edo aterpera, poza sentituko du, eta hotzari edo beroari aurre egiteak merezi izan duela.

Gure kasuan, bestelako bizi-maila bat dugunonean, txanpon ugaritasunak ere bestelako esanahia hartzen du. «Puf! Bihar goizean ere izango diagu txanpon mordo bat patrikan!», bota zuen nire ondoan afaltzen ari zenak, bere burua txispatzen hasia sumatzean. Esaldiari buruzko azalpena eman zuenean antzeman nion «patrikako filosofian» maisu zen batekin ari nintzela. Parrandaren neurria hurrengo goizean sakelan daramatzan txanponen arabera kalkulatzen omen du berak. Txanpon asko, parranda handia; izugarrizko txanpon pila, parranda izugarria, azken tragoak hartzean bileteak barraren gainean ezaxola bota dituen seinale. «Sueltoegi ordaindu eta suelto itzuli». Ihauterietan gaude. Biharamunean sakela txanponez betea sumatzean senti dezagun eskalearen poza. Aberatsaren damua baino askoz ere osasungarriagoa omen da...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.