andoni egana
HITZ ETZANAK

Pindarrak

2020ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Itxialdiaren hasieratik hilabete igaro den honetan balantze bat egin behar bagenu, galtzaileen zerrendan azalduko litzateke gazteleraz ingenio deitzen dioten zera hori. Zera baita. Alegia, denok ulertutzat jo arren inork zehazki zertan datzan ez dakigun zerbait, Kant edo Donostia 2016-rako prestaturiko txostenen antzekoa.

Elhuyarren hiztegiak dioenez, buru-argitasuna, buru-azkartasuna, zorroztasuna edo asmamena da injenioa. Baita grazia, txispa edo gatza izatea ere. José Antonio Marinak bere Elogio y refutación del ingenio liburuan gako batzuk ematen dizkigu definizio soilaz harago. Injenioa omen da adimenaren hautu bat bizitza jolasean eman ahal izateko. Injenioa lau faktoreok zurkaizten dute: askatasuna, loturarik eza, errealitatearen gutxiespena eta jolas nahia.

Itxialdiaren hasieran, sare sozialak tarteko, esaldi, meme, argazki, txiste... aski izan genuen, asko oso onak. Aurrerantzean, horrelakoak urritu egingo direla suma daiteke. Askatasuna ezinezkoa zaigu; taldearen loturatik ihes egitea ez da komeni; errealitate gordina nagusitu da, eta ez dugu jolaserako lehengo gogorik. Injenioarentzako garai onak joanak dira. Txarrak datoz orain. Derrigor suteari begira jarri beharrean gaude eta ez saltari ihes egiten duten pindarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.