andoni egana
HITZ ETZANAK

Autokonfiantza

2020ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Badira. Bere eserlekutik ingurukoen bizimoduan onerako eragin dezaketela sinisten duten legebiltzarkideak, izan, badira. Ez naiz «horiek guztiak berdinak dira, euren zilborrei baino ez diete begiratzen» pentsatzen dutenetarikoa.

Astelehen goiza. Hautatuetariko norbaiten larruan banengo, ez nengoke lasai. Izan gobernuan, izan oposizioan, erabaki zail eta ideia irudimentsuak galdegingo ditu egoerak. Lan kontuak, pentsioak, zaborren kudeaketa, trafikoarena, askotariko zergak, hezkuntza, kultura eta euskara, etorkinak, berdintasun politikak... Puf! Zerrendatze hutsak lanak ematen ditu. Inbidia arrasto bat ere sortzen dit bere burua ahalegin horretarako gai sumatzen duenak. Gorka Larrea futbolari ohiari irakurri berri diot autokonfiantza gauza xelebrea dela, eskaileraz eskailera igota baino ez daitekeela lor, eta jaitsiera, berriz, igogailuan izaten dela. Bada, saltsa horietan sartzeko prest dagoenaren autokonfiantza hartuko nuke niretzat. Jakinik, gainera, Euskal Erdiaren erdiak baino ez duela botoa eman.

Anekdotara etorrita, Santiago Abascalek esan du Voxeko diputatu hautatu berriak badakiela euskaraz eta EGA daukala. Zerbait gaizki egin dugula esango du norbaitek. Zer edo zer ondo egin dugula pentsatuko duenik izango da...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.