andoni egana
HITZ ETZANAK

Ahoa

2020ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako Osasun ministroaren adierazpenak askorentzat lasaigarri izango ziren. Uste baino lehen datorrela txertoa; txertaketek pandemiaren bestelako fase batera garamatzatela; badatorrela ekonomiaren eta gizarte-harremanen berrindartze bat… Halere, jardunaren bukaeran bota zuenak eman zidan atentzioa. Esan zuen hasiakgaudela tunelaren bukaeran argi-izpiren bat ikusten.

Orduan jabetu nintzen tunela, eta tunel-ahoa, eta tunelaren bukaerako argi-izpiak aipatzen dituzten metaforak baino maiztuagoak gutxi direla. Eta sarri erabili arren, beti funtzionatzen dutela. Ez dakit zergatik. Akaso, guztiok ere umetako bidaietan tunelak ezagutuak garelako, eta tunelek badutelako ilun-ikaratik, jolas edo kanturako tartetik, bidaiaren asperdura etetetik…

Bere buruaz beste egindako ingeniariari buruzko mitoak beti erakarri izan nau. Tunel luze bat egin behar. Ireki ahoa alde batean, ireki bestean, eta bi ibilbideek bat egin behar zuketen lekuan, ez egiten. Porrotak erasanda egin du bere buruaz beste ingeniariak. Eta biharamunean… egin dute topo bi bideek eta osatu da tunela. Egia izango da kasuren batean, baina izango du herritarren asmaziotik ere apurren bat. Espero dut datorren maiatzean Salvador Illakhorrelako tentaziorik ez izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.