andoni egana
HITZ ETZANAK

Elkarrizketa

2020ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Joseba Elosegik bere buruari su emanda berritu nahi izan zuen Francoren begien aurrean Gernika eta Durango kiskalien irudia. Donostiako Anoeta frontoian gertatu zen, duela mende erdi juxtu. Ez zen eskuzko buruz buruko finala, Munduko Pilota Txapelketa baizik. Segur aski horregatik, ez zen telebista kamerarik frontoian. Bai argazkilarienak, ordea. Eta haietako bakarren batek, egiteaz gain, argazkiak ateratzea lortu zuen. Lurrean zetzan su hartutako Joseba Elosegiren gorputza. Sua. Su handia, sute handiagoen oroigarri.

Datorren igandean jokatzekoa da aurtengo buruz buruko finala. Irakurri berri dut Luziano Juaristi Atano X.a-ri egin dioten elkarrizketa bat. Huntaz eta hartaz ari dela kontatzen duen zerbaitek eman dit atentzioa. Bost final jokatu zituen segidan, 1965etik 1969ra artekoak. Eta kontatzen du final haietako baterako oso lasai zegoela, konfiantza handia zeukala bere buruarengan. Finalaren astean jakin zela Televisión Españolak zuzenean emango zuela. Finalerako hiru egun falta zirela jakin zuen Luzianok elkarrizketa bat egingo ziotela. Eta hiru egun haietan ez omen zuen begirik bildu. Urduritasunak iturburua zuen: elkarrizketa gazteleraz egingo zioten!

Bestelako sua. Su txikiagoa, baina erraiak erretzen dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.