andoni egana
HITZ ETZANAK

Lana

2021eko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Hobeto ezagutzeak asko egin du. Ezagutu ditugun eran ezagutzeak, are gehiago. Esango nuke gizarteak apurka hobera egin duela horretan, eta etorkinei buruzko begirada samurragora aldatu zaigula gehienoi. Gure edadetuen zaintza lanetan ezagutu ditugu asko; tabernako mostradore atzean beste asko; batzuk, supermerkatuko kaxan… Alderdi politiko eskuin muturrekoek baino ez dute esango orain, migranteak guri lana kentzera datozenik, krisia haiek eragin digutenik edo ongizate gizarte honen abantaila eta laguntza-aukerak baliatze hutsetik bizi direnik.

Baina badira salbuespenak. Esaterako, Iñaki Urdangarin.Migrante gutiziatsua ez dela migrante esango du norbaitek. Ados. Baina sar dezagun harat-honat dabiltzanen sailean. Honek bai sortu dituela krisiak! Honek bai baliatu dituela gizarteak eskaintzen zizkion abantailak! Honek bai laguntza-aukerak zukutu dituela neurri lotsagarrietaraino!

Bi urte eta erdi darama kartzelan. Eta orain Zaballakora dakarte, Arabara. Asteburuetan jai eta astegunetan egunez libre, lana aurkitu omen du eta. «Guri lana kentzera dator hau ere Euskal Herrira», bota nion, adarjole, garai batean etorkinekiko mesfidatia zen edadetu bati. «Lana kendu? Ez zagok kuidadorik. Horrek lanik ez ziguk kenduko», erantzun zidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.