andoni egana
HITZ ETZANAK

Gogoan

2021eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Memoriari astindu handia eman zioten XX. mendearen erditik aurrera. Penduluarena gertatu zitzaion. Ordura arte hezkuntza memorian oinarritzen zen izugarri; ordutik, gutxietsia izan zen oso. Guri, hezkuntza-modu berriak zekartzan onurak baliatu ahal izan genituenoi, behin eta berriz agintzen ziguten umetan: «Ez gauzak buruz ikasi eta loritoek bezala errepikatu. Ahalegindu ulertzen».

Ez zuen hainbesteko egurturik merezi memoriak. Memoria ez baita zerrendak egiteko gaitasun soila. Memoria da datuak erlazionatzen jakitea. (Carrero Blanco hil zuten goiz hartan hartu nuen azken aldiz Jauna; Galizian oporretan geundela jaio zen gure ilobarik zaharrena, Ben Johnsonek 100 metroetan Munduko Txapelketa irabazi zuen egunean; sute handiak izan ziren Mutriku aldean 1989ko Euskal Herriko bertsolari txapelketaren finalaren bezpera gauean). Eta memoria da, batik bat, sormenaren iturri. Inork ez du ezdeusetik sortzen. Gogoan duguna nahieran moldatuz sortzen dugu guztiok.

Gogoan dut liburua aurkeztu berri du Aritz Galarragak. Gogoan omen du memoria txarra duela. Ez dakit ba... Akaso zerrendak errepikatzen izango da txarra. Baina egingo nuke gogoan duela noiz eta non irakurri zuen estreinakoz Jorge Luis Borgesen Funes el memorioso ipuina...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.