Onintza Enbeita.
BIRA

Posizionamendua

2021eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Posizionatzea beharrezkoa den herri batean bizi gara. Aukeratu egin behar dugu hizkuntza, identitatea, nazionalitatea, ideologia... zein sozietate gastronomikotan izena emango dugun ere aukeratu egin behar izaten dugu. Batean ere ez egotea ere bada aukera bat, noski. Zure seme-alabek zein pailazo jarraituko dituzten, zein ikastetxetara joango diren... hemen aukera guztiak dira tragikoak.

Beste edozein herrialdetan ezer esango ez luketen aukerek dena esaten dute hemen. Edo beste herrialdeetan banaketa argia izango luketen aukerek hemen marra lausoa dute. Umetatik irakatsi digute aukeratu egin behar dugula, ezin dugula guztien laguna izan, eta gure gustuak ez dituela gure gustuak bakarrik aukeratzen. Hau da, ez duela balio halakoren liburuak edo bestearen musika gustatzeak: agian, ez zaizkigula gustatu behar esan izan digute. Eta horrela posizionatzen gara leku batean edo bestean, eta jakina, hartu dugun edo harrarazi diguten lekuak gure zati bat eraikitzen du.

Dibertigarriena da, ordea, nola haserretzen garen hartu dugun lekuan egoteagatik beste norbaiten kritikak entzun behar baditugu, edo zerbait galdu behar badugu. Denbora gehiegi galtzen dugu gure leku berean ez dagoenaren akatsak zuzentzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.