andoni egana
HITZ ETZANAK

Arrazoitu

2021eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Hamar urtez behin burutzen zen sabotaiaren bat Vuelta a España-n. 1968an, Iruñetik Gasteizerako etapan, Urbasa inguruan lehergailua jarri zuten; 1978an, Iurreta parean karrera gerarazi zuten errepidea iltze, torloju eta oholez beteta; 1988an ez zen itzuli hori Euskal Herrian ibili. Baina lehen aldiz Kanaria Irletan eman zituen hiru egun. Cubino zen une hartan txirrindularietan lider; Cubillo, mugimendu independentista kanariarrarena. MPAIACen buruaren semea —gaztetxo bat orduan— harrapatu zuten errepidea txintxeta eta iltzez josi eta karrera bertan behera utzi nahian. Ordura artekoetan ez bezala, telebista-kamerak han zeuden. Dexenteko zalaparta sortu zen...

Gazteak eman zuen azalpen borobilak munduko puntaparix, txintxeta eta iltze guztiek baino gehiago balio izan zuen: «Vuelta a España-k ez du lekurik gure lurretan. Hemen, pasatzekotan, Vuelta a Africa-k pasatu behar luke». Jotzekotan, sakonera. Tirafondo bat ondo hondoratua.

Herenegun iluntzean Leioako campusean eskopetarekin tiroka sartu zen ikasle gaztearengandik ere horrelako zerbait espero dut. Azalpen bat borobila. Esaldi bat luzaroan iltzaturik geratuko zaiguna. Bestela, melokotoi soiltzat hartuko dugu, zorotzat, bere burua nola nabarmendu ez zekien koitadutzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.