andoni egana
HITZ ETZANAK

Usainak

2022ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Paisaia saltzen du, baina usainak dira niretzat Donostia. Medikutara joanez ikasi genuen hiriburua. Ume ni, eta ama. Usainetan nagusi, berria bezain gogaikarria niretzat, bi solairutako trolebus haietakoa. Amaratik Grosera, garraiobide haietan deskubritu nuen zer zen jende pilaketak eta aire berritu gabeak sortzen duten usain mina. Goragalea eragiten zuen sartu orduko... Baziren bidaiak eragindako bestelako usain berri eta atseginagoak ere. Medikuarenetik bueltan amak oihalak erosten zituen egurrezko zorua eta mostradorea zituen denda handi hartakoa, esaterako. Edo ondo portatu nintzelako taberna entzutetsuren batean amak eskatzen zuen urdaiazpiko ogitartekoarena, berria hura ere...

Orain, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzei usainik hartu ezinik nabil. Lehen arretarako profesionalak falta izango direnez, arta gaitzaten gehiago mugitzera ohitu beharko omen dugu. Benetan? Umeek usain berriak Donostian deskubritu beharko dituzte mende erdi bat igaro eta gero?

Ez dakit ze usain, gainera. Trolebusik ez da aspaldian eta autobusek ez dute lehengo usain min hura. Oihalak saltzen zituzten egur usaineko denda haiek itxirik daude. Urdaiazpikoarena, tira. Groseko anbulatorioaren pare-parean Basque Culinary Centerren eraikin bat egitera omen doaz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.