Onintza Enbeita.
BIRA

Autoritatea

2022ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Autoan zihoala txirrindulari bat jo, eta ihes egin zuen. Seguruenik, bizikletan zihoana gutako edonor izan balitz, ez zatekeen berri izatera iritsiko, baina Alejandro Valverde jo zuen. Txirrindulari ezaguna. Autoan ihes egin zuena guardia zibila dela jakin dugu. Gauza asko esan daitezke guardia zibilari buruz: nire kasuan denak txarrak. Ez dira hauek bakarrik, ordea. Uniformeek badute jendea harrotu egiten duen zerbait. Gu zaintzeko daudela esaten digute, baina ez dago bizitzako momenturen batean izorratu ez gaituen poliziarik.

Uniformearekin batera, autoritatea ematen zaie poliziei, eta autoritatea, lagunok, ezin da edonoren eskuetan utzi. Autoritatea, sinbolikoa zein erreala, oso arriskutsua da segun eta noren eskuetan dagoen, eta, zoritxarrez, historiak demostratu digu poliziaren eskuetan ez dagoela ondo. Izan ere, ezer gertatuko ez zaiola dakienak edozelan erabiltzen du bere ahala, eta hanka sartzen duenean ez du akatsarekiko ardurarik hartzen. Bizikletaz doan hiritarra jo eta alde egiten duenak akatsa baino gehiago egin du, jakina. Kontua da ihes egin zuenean pentsatuko zuela ez zitzaiola ezer gertatuko, eta horrek, ziurtasun horrek, beldurra ematen du. Torturaren kasuan ere horixe izan bide baita gogorrena: torturatzailearen autoritatea eta inpunitatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.