andoni egana
HITZ ETZANAK

Lapurreta

2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Esperpentikotzat jo genuen bere garaian. Gaia: bikotea ginen, banantzen ari zena. Eta ondasunak partitzen ari ginen. Autoa batentzat eta etxea bestearentzat. Disko batzuk batentzat eta besteak bestearentzat. Berdin altzariekin. Baina halako batean, bietariko bat akordatu zen bere garaian giltzurrun bat eman ziola bikotekideari. Eta giltzurruna itzultzeko eskatu behar zion. Etxerakoan, gai-jartzailearen irudimen handitxoa izan genuen hizpide. Handik urte batzuetara, AEBetan kasu hori egiatan gertatu zen, ordea. Neoprenozko jantziarekin baratzean lanean ari zen aitonaren gaia ere oso xelebretzat jo genuen. Baina orain, ezagutzen ditut jubilatuak baratzean saio bat egin eta gero neoprenoa jantzi eta surf taularekin itsasora doazenak...

Zorakeriatzat jotzen genuena gertatu egiten da handik gutxira, eta sistema honek dena asimilatzen du eta bere alde erabiltzen.

Bankinterren azken iragarkia adibide ona da. Entzuten den abestia, gitarra akordeengatik, kantaeragatik, istorioa kontatzeko moduagatik, errimatzeko eragatik... izan zitekeen La Mandragoraren garaiko Krahe edo Labordetaren bat. Baina ez da. Lehen banku bat nola atrakatu azaltzeko erabiliko zena bankuak nola atrakatzen duen azaltzeko erabiltzen da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.