Onintza Enbeita.
BIRA

Zaintza

2018ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Aurrez aurre eseri ziren larrialdietako itxaron gelan. Ez ziren gurekin ari hizketan, baina bai guztiok entzuteko moduan. Bietako bat bakar-bakarrik heldu zen ospitaleraino, oinez; esku batean muleta eta bestean paperak. Lagunari azaldu zionez, gaixotasun kroniko bat zeukan eta krisia nabaritzen zuen aldiro, ospitalera joaten zen paperak hartuta. Besteak esan zion bera ondo zegoela, baina senarrari laguntzera joana zela larrialdietara. Minbizia izan omen zuen, eta orain ezer txikirik daukanero urduri jartzen omen da. Ozen esan zuen bakea egiteagatik lagundu diola senarrari, ze berak omen daki ez daukana ezer.

Bakarrik joan zenak «gure gizon hauek!» esan zion: «Nire senarrak asko edaten zuen. Orain gutxiago, baina lehen beti tabernan! Inoiz ez dit inora laguntzen ni gaixorik egon arren, bera ondo dagoenez...». Besteak desesperazio keinuz erantzun zion: «Nireak edan ez, baina erre? Horrexegatik izan zuen minbizia ere. Nahi duena egin du bere denbora guztian eta orain, bere burua gaizki ikusten hasi denean, neu behar nau denetarako!».

Etorri zen senarra, eta emazteari besotik helduta egin zuen kanporako bidea. Emakume biek elkar agurtu zuten, eta muletaduna han gelditu zen, bakarrik. Eta zenbat holako, pentsatu nuen, zenbat holako!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.