Onintza Enbeita.
BIRA

Zergatik?

2019ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Zergatik dira erlijio monoteistetako ahalguztidun guztiak maskulinoak? Zergatik indartu ziren Jaungoiko bakarreko erlijioak? Zergatik daukate halako aberastasuna erlijio handien abaroan sortutako erakundeek? Zergatik da Mari mitologia bakarrik eta Ama Birjina erlijioa? Zergatik dira emakumeak gauzak gaizki egin dituztenak erlijioen istorio ia guztietan? Zergatik dira profeta gehienak gizonak? Zergatik ez dago emakume ebanjelaririk? Zergatik Eva? Zergatik Maria Magdalakoa? Zergatik egon dira erlijioak konkista guztien atzetik? Zergatik sartu ziren fraideak Ameriketara zihoazen ontzi haietan? Zergatik ez dago emakumezko apaizik? Zergatik ezin da emakumea Jaungoikoarenganainoko kanala izan? Zergatik dira batzuk sektak eta besteak ez? Zergatik normalizatu ditugu Jaungoikoaren izenean egindako izugarrikeriak? Zergatik egiten dute erlijioek emakumeen, homosexualen eta askatasunaren kontra? Zergatik klausura? Zergatik zapia? Zergatik errua? Zergatik absoluzioa? Zergatik zigorra? Zergatik Palestina?

Bada, norbaitek hala erabaki duelako. Eta geure buruari galdetuko bagenio zergatik erabaki duten norbaitzuek gauzak hala izatea, erantzunak ez gintuzke harrituko: kontrola, beldurra, botere ekonomiko-politikoa eta sistema patriarkalaren betikotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.