Onintza Enbeita.
BIRA

Besteen mina

2019ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Esaten ditugun gauzek min ematen dutena badakigu. Umetan irakatsi ziguten ezin dugula edozer edonon esan, baina batzuetan sentitzen duguna esan egin behar dugu. Edo esateko daukaguna esan egin behar dugula sentitzen dugu. Hala ere, gertatzen zaiguna, egin digutena, ikusi duguna, entzun duguna, kontatzeko ahalmena berezkoa dugu. Zergatik ez esan orduan? Batzuetan egokia da isiltzea. Baina besteetan, kantuak esaten zuen moduan, ez dugu isiltzen besteen mina baizik, eta hor oreka oso zaila da. Zaila da kalkulatzea zein min den saihestu beharrekoagoa: besteena edo gurea. Gatazka handia sortzen du hori erabaki beharrak, eta gehienetan, gatazka hori geure buruaren kontra izaten da. Esaten dugunak geure burua goian edo behean, ezkerrean edo eskuinean kokatzen baitu.

Eta hala ere, batzuetan ez gara isiltzen. Urteetan gorde duguna esan egiten dugu, eta noski, modu bi daude horretarako: haizagailua aho parean jarri, eta kaka zabaldu, edo mina kenduta hitz egin. Eta dudarik gabe, bigarren aukera askoz hobea da: lasaitu egiten du eta ez du behar ez den minik sortzen.

Baina mina, amorrua edo gaitzespena sortzen dute gure bizipenek, eta horren erantzunak kudeatzea ez da beti erraza. Ondo hausnartuta esanda ere esaten duguna, erantzunaren erantzuna berotu gabe ematea ez da erraza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.