Onintza Enbeita.
BIRA

Erreflexioa

2019ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Azkenik lasaitasuna. Isildu dira ahotsak. Inork ez omen digu gaur botorik eskatuko. Eguna amaitu arte ez dut guztiz sinetsiko, baina, momentuz, gure mendian txoriak baino ez dira entzuten. Telebista pizteak beldurra ematen dit: botoiari ematen diodanean, agertu egiten zaizkit. Beldurrezko filmetan bezala: hor daude beti eta beti dira berdinak. Aurpegi berriak ondo kotizatuta daude, antza. Azken lau urteetan mundutik aparte bizi denak ere asmatu egingo luke nori eman botoa bihar: diskurtsoak betikoak dira, zaharrak berri. Norbera asko aldatu ezean, beste guztiak berdin irauten du. Norbere begirada da gehien aldatzen dena hauteskunde urte batetik bestera. Norbera da botoa emango dion alderdiari gauza onak eta ez hain onak nola topatu ikasten duena. Norbera da itsu-itsuan sinestetik oinarrizko gaiak konpartitzera pasatzen dena. Ze alderdiak jolasean hasiko dira etzi, eta haiei berdin die norekin hitz egiteko eman diegun guk botoa. Haiek nahi dutenarekin hitz egingo dute joko zelaiak dituen baldintzen arabera. Eta hala ere botoa eman egin behar dudala sentitzen dut. Garai zailak dira hauek borroka ideologikorako. Zailagoak poesiarako. Epe laburrari dagozkion lau eztabaida taktikotan amaitu nahi dute guztia. Eta gu bertso ttipietan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.