Onintza Enbeita.
BIRA

Hilak

2019ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Sarrionandiari irakurri niola uste dut hilak lurraren poltsikoetan daudela: halaxe da. Guk hemen sentitzen ditugu, haien esanak gogoratu egiten ditugu, haien liburuak irakurtzen ditugu, halako lekutan kantatu zuten bertso hura kantatzen dugu... baina hilek ezin dute lurraren poltsikoetatik itzuli. Fisikoki ez behintzat. Eta bakoitzak oroitzen ditu bereak bizitza errealean. Ordea, bakoitzari inposatzen dizkiote oroitu beharrekoak bizitza politikoan. Atzoko egunak efemeride asko biltzen ditu. Nire kasuan, pertsonalki, aitita Balendin hil zen eguna da. Politikoki, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren bidea aldarrikatzeko eguna.

Badakit hildako gehiago izan zirela azaroaren 20ren batez, eta badela egun horretan negar egitera behartu dutenik (ez naiz Francoren heriotzaz ari, inork zalantzarik balu). Haien mina uler nezake, baina inork ezin nau derrigortu enpatiaz haragoko sentimenduak lantzera. Gogoratzen naiz behin Madrilen geure taldeko batek berdindu zituela tribunan gure hilak eta beste hildako batzuk. Gogoratzen naiz zenbat mindu nintzen. Sufrimendua eta mina ez dira inorenak eta guztionak dira, baina saihetsezina da norberak norberak maite izan dituenei negar egitea; besteei errespeturik galdu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.