Onintza Enbeita.
BIRA

Boterea

2019ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Kondenatu egin dituzte. Apustua galdu dut: badirudi De Miguel auzian epaitutako batzuk kartzelara joango direla. Ez dakit kartzelak zenbateraino balio duen ezer konpontzeko, baina, momentuz, justizia sistema justu eta ekilibratua lortu bitarte, hori da dagoena. Ez dakit zenbat diru komisiotan, eta Ogasunari zorra. Uler nazazue: ostutakoa kalkulatzen hasita, ez zait iruditzen larriena Ogasunari ordaindu ez izana denik. Pentsa ezazue pertsonak zenbaterainoko konfiantza behar duen babesten duen sarearekiko, lan publikoak egin nahi dituenari komisioak eskatzeko.

Bai, horixe esan nahi dut: auzipetu hauek halako naturaltasunarekin egin badute hau dena, nola sinetsi bakarrak izan direla?

Irakurri dut ez dakit non hau izan dela Euskal Herrian izandako ustelkeria kasu bakarra, entzun diot badakit nori hau ez dela alderdiaren jokabidea, azpimarratu du ez dakit nork gauza bakana eta pertsonala izan dela hau. Eta nik sinistu ezin. Ez baikara euskaldunok hain garbiak: ustelkeria kasu bakarra izan eta hura errotik mozteko lain.

Eta entzuna dut zerbait Bakiori eta Karrantzari buruz. Bermeon ere izan zen zor bat.Kontatu zidaten zerbait Gernikan izandako gauza arraro batzuei buruz, eta siglak eta boterea esku beretan daude kasu guztietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.