Onintza Enbeita.
BIRA

Ulertezina

2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Egunen batean eztabaidatu beharko dugu nork eta zertarako sortu duen koronabirusa, edo benetan esan duten moduan hedatu ote den guregana. Eztabaidatu beharko dugu sistema kapitalistak dituen ondorio inhumanoei buruz eta eztabaidatu bizitzaren zaintzak sistema horretan duen garrantzi eskasaz. Bitartean, etxean gaude; eta nire kasuan, beste askorenean bezala, jende zaurgarria daukat inguruan. Eta haien beldur banaiz.

Kontua da ez dudala ulertzen gobernuak zertan ari diren. Ez hemengoa, ez azpian harrapatuta gaituena, ez besteak. Kontua da etxean egon behar dugula. Horraino ulertzen dut; baina lanera egunero joan behar badugu, ze zentzu dauka asteburuan itxialdian egoteak? Astelehen goizean garraio publikoa nola zegoen ikusita, gutxi iruditzen zaizkit ehun kutsatu berri.

Zer esanik ez, etxean bakartuta eta ezinean daudenei laguntzeko herria antolatu da. Zer aurreikusten dute gobernuek umeak bakarrik utzi ezin dituztenentzat? Bakarrik dauden zaharrentzat edo gaixoentzat? Ile apaindegira joan gaitezke, baina autismoa daukan ume batek ezin du zaintzailearekin buelta bat eman?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.