Onintza Enbeita.
BIRA

Koadernoak

2020ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Gogoratzen naiz umetan asko gustatzen zitzaidala koadernoak hastea. Lehen orrietan astiro idazten nuen: garbi. Gero, koadernoa berria ez zenean, edozein gauza aurki zitekeen erdiko orri zikinetan; eta azkenetanantsietatea irakur zitekeen, amaitzeko gogoa. Izan ere, koaderno bat amaitzeak berria erostea esan nahi zuen. Hain umea ez naizela, neure dirua irabazten hasi nintzenetik hona, koaderno asko erosi izan ditut: behar baino gehiago, ziurrenez. Hasi denak egin ditut, baina amaitu gutxi. Liburutegiko apaletatik eskuetara erortzen zaizkit tarteka, eta duela zortzi urte egindako ikastaro bateko apunteak, edo iazko bilera bateko akta edo behinola Hondarribira joan gineneko autobuseko zerrenda aurkitzen ditut.

Pentsatzen dut koadernoekin dudan antzerako harremana dudala jendearekin. Batzuekin pasioz hasten naiz, gogoz, akatsak egitea saihestuz; eta azkenean ito egiten naiz. Harremana uzteko gogoa etortzen zait, ez naizena izatearen antsietatea izaten dudalako. Beste kasu batzuetan, berdin du zenbat denbora egon naizen norbait ikusi gabe: topo egiten dugunean erraza da elkarrizketa duela zortzi urte utzitako lekuan hartzea. Eta badira amaitu gabe gelditzen diren harremanak, eskuetara erortzen zaizkidan bakoitzean zerbait eragiten dutenak. Ez beti zerbait ona, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.