Onintza Enbeita.
BIRA

Pankartak

2020ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Bertsolari txapelketetako gauzarik interesgarrienetako bat pankartak izaten dira. Jendeak irudimen handiz animatzen ditu bere lagunak, eta bertsolariak ez diren lagunek ere errimak bilatzen dituzte pankarta txukuna egiteko. Manifestazioetako pankartak, ordea, tristeak egiten zaizkit. Ez ados ez nagoelako edo presaka egindakoak izaten direlako: aldarrikapen berdinei bueltaka urte gehiegi daramatzagulako baino. Elkarretaratzeetako pankartek gogorarazten didate oraindik zenbat lagun ditugun kartzelan, edo abiadura handiko trena ia amaitu egin dutela, edo lan istripuetan jende askok jarraitzen duela hiltzen, edo alua izatea oraindik zaurgarritasun ikur bihurtzen duela gizarte honek. Kirol zelaietako pankartek ere badute grazia: kritika sozialerako erabili dira beti. Pankartak: umeak ginenetik hona, ez dugu astebete pasatu baten bat ikusi gabe. Hain gauza arrunta dira guretzat, eta hain amorragarria beste batzuentzat…

Ezagutzen dut neska bat pankarta bat jarri omen zuelako urte eta erdi egin zituena preso. Munduak ia ahaztu du bere kasua, baina nork itzuliko dio ostutako urte eta erdia?

Orain ezagutu dugu estatuburu bat pankarta bat jartzearren kargugabetuko dutena. Munduak ahaztu egingo du hau ere denborarekin, baina nork itzuliko digu ostutako adierazpen askatasuna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.