Onintza Enbeita.
BIRA

Ez negar egin

2020ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Arrazoia dauka Maitek: inori ezin zaio agindu negarrik ez egiteko. Kantua grabatu genuenean (2020ko EITBko Maratoikoa) jatorrizko bertsioari egindako keinua iruditu zitzaidan gehiago, jendeari negarrik ez egiteko agindua luzatzea baino. Hala ere, Maitek arrazoia dauka. Bob Marleyk niri kantatu izan balit negarrik ez egiteko, seguruenetik haserretu egingo nintzatekeen. Eta hala haserratu naiz negarrik ez egiteko agindu didatenero, eta hala haserretu naiz neure buruarekin jendearen aurrean negar egin dudan aldiro. Ez baitago ondo ikusia norbere zaurgarritasuna erakustea. Edo hori irakatsi ziguten kartzelara bisitetara joaten hasi ginenean, manifestazioetan sekulakoak hartzen genituenean edo gure hilak lurperatzen genituenean: etsaien aurrean ez genezala negarrik egin. Baina antzera gertatu zait bertso txapelketetan, ezkontzetan, zineman edo antzerkian: barre egin didate jendearen aurrean negar egin dudanean. Ez mundu guztiak, baina bai askok. Beraz, hala nahi duenak egin dezala negar. Ez barrua husteko bakarrik, ez: negar egiteak ez du funtzio jakin bat izan behar derrigorrez. Eta nahi ez duenak ez dezala egin. Izan ere, guztiok zaurgarriak garela hain argi geratu den honetan, zer zentzu dauka sozialki negarra eta zaurgarritasuna lotzeak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.