Onintza Enbeita.
BIRA

Konponbidea

2021eko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Etxebizitza bakarra daukagunoi arraro egiten zaigu asko dituenaren guztiei eutsi nahia. Are gehiago, etxebizitzarik eduki ere ez daukanari. Hala ere, uler dezaket zeurea den jabego batean inor sartzeak amorrua ematea. Gure gizartean jabego pribatuaren kultura oso hedatua da, eta ezertarako erabiltzen ez den hori ere jabearena da. Uler nezake amorrua, beraz. Eta uler nezake hogei urtean erabili ez duzun eraikina hain justu ere oraintxe behar izatea, eta oraintxe horretan lotuta sentitzea etxea okupatu dizutenak ezin dituzulako bidali. Eta uler nezake oraintxe hori bat-batean sortu dela, bizitzak halako kasualitateak eta larrialdiak dituelako. Eta administrazioak edonori galarazten dio tenplea; batez ere norberak presa duenean. Normalean ulertzen ez ditudan gauza guztiak uler nitzake, eta akaso, enpatia ere sor diezadake bere jabegoa berreskuratu nahian dabilenak.

Edozelan ere, pentsatzen dut, (ia) beti hitz egin dezakezula etxea okupatu dizutenekin, edo auzokideekin, edo tokiko administrazioarekin. Pentsatzen dut beti izango duzula aukera zure egoera azaltzeko, edo administrazioari presa sartzeko. Zer dakit nik! Edozein aukera da, larrialdirik handienean ere, faxista talde bati deitzea baino hobea. Hori bai dela ezer konpondu nahi ez duenaren erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.