Onintza Enbeita.
BIRA

Diana

2021eko urriaren 19a
00:00
Entzun
Pertsonalki ez da gozoa norbere burua seinalatuta ikustea. Gutxiago oraindik, egunkari baten bitartez jartzen zaituztenean plaza publikoaren erdian. Gauzak gehiago okertzen ditu egunkari hori espainiarra eta seinalatuak euskaldunak izateak. Ez edozein euskaldun: halakoetan puntu asko ematen ditu ideologizatuta eta antolatuta egoteak. Politikoki, badakigu askotan gertatu direla horrelakoak.

Horrexegatik, hain zuzen ere, larritu behar gintuzkete asteburu honetan GKSko zenbait kideren kontra argitaratutakoek. Nik ez dakit zein den gazte erakunde horren organigrama, eta ez dakit egunkarian irakurri ditudan karguak egiak diren edo ez. Ez dit inporta. Badakidana da halakoak ez direla sekula ondo amaitu gure herrian, eta gezurra, segun eta non publikatzen den, ez dela ezjakintasunagatik edo despisteagatik zabaltzen. Gezur batzuk asmo jakinekin idazten dira. Ez da gozoa, ez da justua, eta ez da gertatzen den lehen aldia: nahikoa da.

Ideologikoki hurbilago edo urrunago egon, ez dut gazte ideologizatu eta antolaturik ikusi nahi Auzitegi Nazionalean; gutxiago Guardia Zibilaren edo Espainiako Poliziaren eskuetan. Ahal dela Ertzaintzaren eskuetan ere ez. Pertsonalki min eman zidan hurbileko aurpegiak hor ikusteak, eta politikoki, ez dut uste isilik egotea tokatzen zaidanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.